Kaixo ixas,
Normala da galdera mordoxka edukitzea, nik ere zuk bezain beste duda eduki nituen. 15 egun igaroteko, nik 3 gune ikustea gomendatuko nizuke.
1 / Habana ingurua ( Iparraldea )
2/ Pinar del Rio probintzia ( Ipar-Hegoaldea )
3/ Trinidad-Cienfuegos-Santa Clara-Camaguey ( Erdialdea )
Bertan, 15 egunak joango zaizkizu seguruen, egun batzu libre hartuko dituzuela kontutan hartuta. Guk bertatik egin genituen rekorrididoak, beste erantzun hauetako batean azaltzen dira. Hegoaldea ondo dago, baiño dituzuen egunak ikusita, agian juxtu xamar ibiliko ziñakete.
Urarekin, inguru hauetan arazoak ez dira egoten ( hegoaldean arazo gehiago dago ), nonnai dendak daude eta bertan erosi daiteke ura. Moskitoekin berriz, guk Pinar del Rio-rarte ez genuen iñungo pikadurarik eduki baiño Pinar del Rio probintzian ....... kriston pikadura mordoxka. Beraz, dudarik gabe, bertara joatea erabakitzen badezue, eraman repelentea.

Beno, ea erantzunak balio dizuen.
Beste ezer nahi badezue, lasai idatzi. Nere korreoaren helbidea uzten dizut :
jmaiztegi@yahoo.es

Ondo segi

Jon