Re: la Transpirenaica

Escrito por: Matxinada

Re: la Transpirenaica - 02.04.05 10:00

Kaixo Txabi

Ez genuen inongo laguntza extrarik eraman, ezta dendarik ere. Uztailean egin genuenez, lo zaku txiki batez eta aislantearekin edozein txokotan egin genuen lo. Egia esan gau batzuk nire gogoz kontra alberge batzutan egin genuen lo, nire taldekideek nahi zutelako, hala ere dutxa eskertzen zen. Bestela garbitzeko iturriak edo kiroldegietako dutxak erabili genituen. Gure sukalde txikiaz superretatik erositako janariaz moldatu ginen.
Bideari dagokionez pramesen liburua ez genuen irakurri, argi baikeneukan guk gure bide propioa egin nahi genuela. Hala ere ziur aski zenbait zatik kointziditu zutela uste dut, liburua jarraitzen ari ziren batzuekin gurutzatu baikinen. Guk ia bide guztia pistez eta mendiko bidez egiteko diseinatua genuen, 1:50000 mapetaz baliatuz. Hala ere azkenean ia bide erdia errepidez egin genuela uste dut, ez dakit zehazki. Honen arrazoia gure forma fisiko eskasa zen, ez genuen inongo entrenamendurik egin ezta bizikletarik ikutu ere urtean zehar.
Hala ere, hemendik urte batzutara "transpia" errepikatu nahi dut errepiderik zapaldu gabe, bariante berriak eginez, iada buruan batzuk baditut. Bata Biadosetik Estosekoa. Pentsatua geneukan ibilbidea nahi baduzu bidaliko dizut e-mailera (emaidazu), eta alternatiba batzuk ere. Ikusi dut Marruekosen egona zarela, eskertuko nizuke unairi@canal21.com-era bidaia horri buruzko informazioa bidaliko bazenit.

Lo siento a los que no entiedan vasco, ahora os voy a hacer un breve resumen de lo que le he contado. Le he dicho que no utilizamos ninguna ayuda extra, ni tienda campaƱa. Dormiamos en cualquier sitio con saco y esterilla. Por otra parte no leimos el libro de prames e hicimos nuestra propia ruta, si quereis os puedo enviar al e-mail si me lo dais.

Zorte on! Aio.